2008/01/19

Azterketetarako...





Ikasteko isiltasuna behar da, baina isiltasun absolutua ezin da lortu, beraz, kontzentrazioa galdu ez dezagun kanpoko zaratekin, adituek musika instrumentala entzutea gomendatzen dute, bolumen baxuarekin, ikasten dugun bitartean.

Musika Haur Hezkuntzan blog-a




Klaseko taldekide baten blog-a aukeratu dut,interesgarria irudi zaidalako eta musikaren balioari buruz ere hitz egiten duelako, bereziki umeengan.

Musika erlaxagarria

Musika erlaxagarria logabezia arintzeko lagungarria da, yoga bezalako ariketa erlaxagarrietan laguntzen du ere, edota arnasketa ariketetan.
Pertsona askori lanean edota ikasketetan laguntzen dio.

Hona hemen musika erlaxagarria aurkitu eta deskargatu dezakegun web toki interesgarria.

Animalien antsietatea murrizteko




Estatu Batuetan miloi erdi pertsona hiru cd-z osaturiko paketea erosi dute beraien etxeko animalien antsietatearekin amaitzeko.
CD hauetako musika instrumentala da, eta bere produktoreek diotenez, etxeko katu eta txakurrentzako bereziki konposatuta dago.

Ekimen honen arduraduna Pensilvaniako Incentive Media izan da.

Bitxikeriak

Hainbat negutegi eta hegazti-haztegietan musika erabili egiten da produkzioa gehitzeko.
Landareak eta animaliak lasaitu egiten dira musikarekin eta modu egokiz erantzuten dute estimulu musikalen aurrean.

Musikoterapia gure kulturan

Musikoterapia zientzia medikotzat erabili izan da Ekialdean ehundaka urtetan zehar.
Gaur egun, musikoterapiak, gure kulturan soslaiatu egiten da arazo mentalen errehabilitazioan euskarri hoberenetarikoa bezala. Umeengan eragin berezi eta magikoa du.

Ekialdeko Musika

Japonen,diskografia bat existitzen da mota askotako jarduerak bideratzeko.
Adibidez, lo egiteko musika, gogoz altzatzeko musika, estres-ko egoerak gainditzeko, digestio ona edukitzeko, kotxea gidatzeko etb.

Argi dago musika gure espiritua aberasten duen sentsazio multzoen iturria dela, eta sentiberagoak bueltazten gaituela.